24 septiembre 2013

Iñurritzatik Mollarrira / De Iñurritza a Mollarri

Hamar urte baino gehiago daramatzat Zarautzen, eta lotsa apur batekin aitortu behar dut ez naizela sekula Mollarrin izan. Gaur, azken egunetan bezala, herniak lata ematen zidan, eta ibiltzeko aprobetxatu dut (ona ei da). Malekoitik osteratxo bat egiteko asmoa neukan. Apurka-apurka, golf aldera hurbildu naiz. Ia konturatu gabe, aldapan gora hasi naiz, txoritxo baten atzetik.

Ya llevo más de diez años en Zarautz, y tengo que reconocer un poco avergonzado que no he estado nunca en Mollarri. Hoy, como en estos últimos dias, la hernia me estaba dando la lata, y he aprovechado para dar un paseíto (dicen que es bueno). Tenía la intención de dar una vuelta por el malecón. Poquito a poco, me he acercado a la zona del golf. Casi sin darme cuenta, he empezado a subir la cuesta, siguiendo a un pajarillo.

Aldapa eta txoritxoa / La cuesta y el pajarillo
Noizean-noizean, atzera begiratu, eta harrituta geratu naiz. A ze bista ederra! Nire ustez, golf zelaiak protagonismo handiegia du, baina, tira, hortxe dago, eta ezin da kendu.

De vez en cuando he mirado atrás y me he quedado alucinado. ¡Que vista! A mi parecer, el campo de golf tiene demasiado protagonismo, pero está ahí y no podemos borrarlo.


Iñurritza, golf zelaia eta Zarautz / Iñurritza, el campo de golf y Zarautz

Pixka bat aurrera egin, izugarrizko bistekin gozatu, eta bat-batean, aurrean ikusi dut Mollarri. Egia esan, zerbait handiagoa espero nuen, duela gutxi Musika Parkean ekitaldi bat egin zala kontuan hartuta. Ez dakit, ez dago leku handirik jende askok piknika egiteko. Ia ordubete eman dut hango azpiegituren hondarren artean, telefonoarekin argazkiak egiten, garai hartan lana nola egiten zuten imajinatzen… Paseo ederra da, familiarekin egiteko modukoa. Itzela!

He avanzado un poco, he disfrutado de las vistas espectaculares, y de pronto he visto Mollarri. A decir verdad, esperaba algo mayor, teniendo en cuenta que hace poco se celebró un espectáculo de Musika Parkean. No sé, no hay sitio para que mucha gente haga un picnic. He estado casi una hora entre las ruinas de aquellas estructuras, haciendo fotos con el móvil, imaginando como sería ese trabajo en aquella época… Es un paseo estupendo para hacer con la familia. ¡Fantástico!