16 abril 2010

Kokyu

Atzo Saito senseiren bideo batean entzundakoa erabiltzen ari naz gaur buruan. Norberaren eskolakoaz ganera O Senseiren estiloa landu behar dala esan eban, eta, horri esker, apurka-apurka, nork bere estiloa garatuko dauela. Azken batean, O Senseik esan eban lez, aikidon ez dago ez formarik ez estilorik. Kokyu izugarri garrantzitsua dala be esan eban, besteak beste. Behin batean, kokyuri buruzko itaun hau egin eutsen ikastaro batean: "Benetan garrantzitsua da kokyu aikidon?". Hau erantzun eban Saito senseik: "Kokyu barik, dantza bat baino ez da aikido". Sakondu beharko geunke horretan, eta buruan izan, tatami ganean gagozan bakotxean. Armak erabiltzeak asko laguntzen du kokyu kontzeptua ulertzen. Gero, norberaren lana da kontzeptua mamitzea!
_____________________________

Llevo todo el día dando vueltas a algo que ayer oí en un vídeo de Saito sensei. Dijo que hay que practicar el estilo de O Sensei, además del de la propia escuela, y, así, poco a poco, cada uno desarrollará su propio estilo. A fin de cuentas, como dijo O Sensei, en aikido no hay formas ni estilos. También dijo, entre otras cosas, que kokyu era tremendamente importante. En una ocasión, en un curso, le hicieron la siguiente pregunta sobre kokyu: "¿De verdad es tan importante kokyu en aikido?". Saito sensei contestó lo siguiente: "Sin kokyu, aikido sólo es un baile". Deberíamos profundizar en ello y tenerlo en mente cada vez que pisemos el tatami. El manejo de las armas ayuda mucho a comprender el concepto de kokyu. Luego, es trabajo de cada uno hacer realidad el concepto.

No hay comentarios: