14 abril 2007

La eficacia y el mito, o el mito de la eficacia / Efikazia eta mitoa, edo efikaziaren mitoa

El 24 y 25 de febrero, Kitaura Sensei impartió un curso en Vitoria. Allí estuve, junto con varios aikidokas de Aikido Club Amagoia. El pasado fin de semana, el fin de semana de Semana Santa (7,8 y 9 de abril), estuve en el curso de Franck Noël en Anglet. Sabemos qué diferentes pueden llegar a ser los estilos de dos aikidokas, y ni qué decir tiene entre maestros de esa categoría, por ejemplo. Los profesores, nuestra personalidad… muchas cosas influyen en nuestra perspectiva, y no merece perder el tiempo en eso. Pero mientras pensaba precisamente en eso, recordé lo que dijo Christian Tissier en una entrevista. Y la busqué en Internet. En un momento en el que entrevistadora y entrevistado hablaban sobre Yamaguchi Sensei, Tissier dijo que según varias personas su técnica —la de Yamaguchi— no funcionaba. Y añadió: «Pero nada funciona en el Aikido. Nada. Yonkyo no funciona, y nikkyo no funciona hasta que te doy mi brazo. Ése es el mensaje que recibes del arte, no de la técnica. Nadie es fuerte. Yo creo que un arte marcial es un sistema para preservar tu vida, tu integridad, tu libertad y la libertad de las personas que te rodean. Tiene que ver con vivir en armonía con el ambiente y con otras personas. Tomemos a Mike Tyson como ejemplo. Es muy fuerte, pero ha sido vencido en dos ocasiones por dos mujeres. Siempre está en el lugar equivocado en el momento equivocado. El Budo debería enseñarte a estar en el lugar adecuado en el momento adecuado».
Estaríamos, por tanto, hablando de la frustración del aikidoka. Nada funciona. Nada funciona. Después de dar una clase, después de intentar enseñar lo poco que sé, o después de asistir a una clase, arrodillado en el tatami doblando el hakkama, me parece que podría haberlo hecho mucho mejor, infinitamente mejor, que sólo he captado unas migajas de todo cuanto me ofrece el arte. De hecho, como la gran mayoría de aikidokas del mundo, tengo un gran margen de mejora todavía.
Es igual, porque, en definitiva, nuestro esfuerzo no es en vano, de ninguna manera. En la misma entrevista, Tissier explicaba que, según Yamaguchi Sensei, aikido es la búsqueda del ideal de perfección de uno mismo. Y seguía: «En budo, si siempre tienes éxito, no te sientes motivado para continuar tu estudio. Por lo tanto, yo creo que, en budo, tienes que fallar de vez en cuando para saber que has fallado. La próxima vez, tendrás una nueva oportunidad para hacer mejor las cosas. En una competición, no tienes esa nueva oportunidad; cuando pierdes, tienes que esperar a que llegue otro campeonato. Pero, en el entrenamiento del budo, en el entrenamiento de aikido, no hay competición. Siempre tendrás una nueva oportunidad. En aikido, siempre queremos hacer el movimiento ideal. Alguien viene con un muy buen ataque, y tú tratas de hacer el movimiento ideal. Por supuesto, no funciona. Entonces lo haces de nuevo, tratando otra vez de hacer el movimiento ideal. Fallas de nuevo. En aikido, queremos hacer la más bella técnica y fallamos. Aunque el propósito es hacer la técnica más perfecta. Eso es lo que tenemos que recordar, pero lo olvidamos muy fácilmente».
Como decía O Sensei, aikido es ichi go ichi e. Es decir, debes hacer la técnica como si fuera la primera y última vez. Y cuando te encuentres a alguien, hay que actuar de la misma manera: como si fuera la primera y última vez.

Otsailaren 24an eta 25ean, Kitaura Senseik ikastaroa eman zuen Gasteizen. Han izan nintzen zapatuan, Amagoia Aikido Clubeko beste zenbait aikidokarekin batera. Lehenengo asteburuan, Aste Santuaren asteburuan (apirilak 7, 8 eta 9), Franck Noëlek Angelun emandakoan ere izan nintzen. Ondotxo dakigu zeinen desberdinak izan daitezkeen bi aikidokaren estiloak, eta zer esanik ez, halako maisuen artean, berbarako. Irakasleek, gure nortasunak… hainbat gauzak dute eragina gure ikuspegian, eta ez du merezi horretan denbora galtzea. Baina hain zuzen buruan horixe nerabilela, Christian Tissierrek elkarrizketa batean esandakoa etorri zitzaidan gogora. Eta Internetan bilatu nuen. Elkarrizketa hartan, elkarrizketagileak eta elkarrizketatuak Yamaguchi Sensei hizpide zutela, Tissierrek esan zuen zenbait pertsonaren arabera haren teknikak —alegia, Yamaguchirenak— ez zuela funtzionatzen. Eta hau gaineratu zuen: «Aikidon, ezerk ez du funtzionatzen. Ezerk ere ez. Yonkyo teknikak ez du funtzionatzen, eta nikkyok ere ez du funtzionatzen besoa ematen ez dizudan bitartean. Mezu hori jasotzen duzu artetik, ez teknikatik. Inor ez da indartsua. Nire ustez, borroka arte batek zure bizitza, zure segurtasuna, zure askatasuna eta zure inguruko pertsonen askatasuna babestu behar ditu. Inguruarekin eta gainontzekoekin harmonian bizitzearekin zerikusia du. Demagun Mike Tyson, adibidez. Oso indartsua da, baina bitan garaitu dute, bi emakumek. Beti dago leku okerrean une okerrean. Budok leku egokian eta une egokian egoten irakatsi beharko lizuke».
Aikidokaren frustrazioaz hitz egin genezake, hortaz. Ezerk ez du funtzionatzen. Ezerk ez du funtzionatzen. Klase bat eman ondoren, dakidan apurra irakasten saiatu ostean, edo eskola bat jaso ondoren, tatamian belauniko hakkama tolestean, iruditzen zait askoz hobeago egin nezakeela, askoz ere hobeago egin nezakeela, arteak eskaintzen didanaren apurrak baizik ez ditudala atzeman. Izan ere, munduko aikidoka gehien-gehienek bezala, hobetzeko bide luzea daukat aurrean.
Berdin du. Izan ere, gure ahalegina ez da hutsala, inondik inora ere. Elkarrizketa berean, Tissierrek azaltzen zuen Yamaguchi Senseiren arabera aikido norberaren idealaren bilaketa dela. Eta honela jarraitzen zuen: «Budon, beti arrakasta badugu, ez gaude ikasten jarraitzeko motibatuta. Beraz, uste dut budon aldian-aldian huts egin behar dugula, huts egin dugula jakiteko. Hurrengoan, beste aukera bat izango dugu gauzak hobeto egiteko. Lehiaketa batean, ez dago aukera berririk; galtzen badugu, beste lehiaketa baten zain geratu behar dugu. Baina budon, aikidon, ez dago lehiaketarik. Beti izango dugu beste aukera bat. Aikidon, mugimendu ideala egin nahi dugu beti. Norbaitek eraso egoki eta serio bat egiten digunean, mugimendu ideala egiten ahalegintzen gara. Jakina, gure mugimenduak ez du funtzionatzen. Orduan, berriro saiatzen gara. Eta huts egiten dugu atzera ere. Aikidon, teknikarik ederrena egin nahi dugu eta huts egiten dugu. Hala ere, teknikarik perfektuena da gure xedea. Horixe da gogoan izan behar duguna, baina errazegi ahazten dugu».
O Sensei esaten zuen legez, aikido ichi go ichi e da. Hau da, teknika bat egiten dugunean, lehen eta azken aldia balitz bezala egin behar dugu. Eta norbait aurkitzen dugunean, berdin-berdin egin behar dugu: lehen eta azken aldiz ikusiko bagenu bezala aritu.