Entradas

Mostrando entradas de octubre, 2006

Urriak 16 Octubre. Barriro hamen / De nuevo aqui

Aspaldi sarea zipriztindu barik. Eta lotsa ematen zidan baten bat blogean sar zitekeela jakite hutsak. Horregatik, eta erotzekoa delako buruan dabilzkidan gogoetak zelanbait exorzizatu ezinik ibiltzea, beharra nagiari nagusitu zaio. Eskolak ematen hasi nintzenetik, sinplifikatzeko joera izan dut, eta iruditzen zait bide egokia dela, baina gehiegi sinplifikatu dut: azalpenak, teknikak, mugimenduak eta abar gehiegi sinplifikatu ditut, baina ez aikidoren onerako, ikasleei lana errazteko baizik, eta horrek kalte egin die, zalantza barik, ze ezagutza zatikatuak barneratzen ari dira. Pentsatu eta pentsatu ibili naiz eta erabaki dut hutsuneak betetzen hastea. Bestela, ez dago harmoniarik, eta harmoniarik ez badago, aikidok mamia galtzen du, eta aikidok mamia galtzen badu, ez dago aikido. Eta harmoniaz pentsatzen ari nintzela, gogoratu nuen horretan, hain zuzen, oinarritzen dela aikido, eta harmonia dela O Senseik aikidoren bidez lortu nahi zuenaren metafora, bakearena, alegia. Denok dakigu to