16 octubre 2006

Urriak 16 Octubre. Barriro hamen / De nuevo aqui

Aspaldi sarea zipriztindu barik. Eta lotsa ematen zidan baten bat blogean sar zitekeela jakite hutsak. Horregatik, eta erotzekoa delako buruan dabilzkidan gogoetak zelanbait exorzizatu ezinik ibiltzea, beharra nagiari nagusitu zaio.
Eskolak ematen hasi nintzenetik, sinplifikatzeko joera izan dut, eta iruditzen zait bide egokia dela, baina gehiegi sinplifikatu dut: azalpenak, teknikak, mugimenduak eta abar gehiegi sinplifikatu ditut, baina ez aikidoren onerako, ikasleei lana errazteko baizik, eta horrek kalte egin die, zalantza barik, ze ezagutza zatikatuak barneratzen ari dira. Pentsatu eta pentsatu ibili naiz eta erabaki dut hutsuneak betetzen hastea. Bestela, ez dago harmoniarik, eta harmoniarik ez badago, aikidok mamia galtzen du, eta aikidok mamia galtzen badu, ez dago aikido. Eta harmoniaz pentsatzen ari nintzela, gogoratu nuen horretan, hain zuzen, oinarritzen dela aikido, eta harmonia dela O Senseik aikidoren bidez lortu nahi zuenaren metafora, bakearena, alegia. Denok dakigu torirena dela harmonia lortzearen erantzukizuna, torik ukeren erasoa onartu, harekin harmonizatu eta bideratu behar duela. Baina ukeren lana ez da txikiagoa. Beti pentsatu dut ukek bi arrazoirengatik onartzen zuela torik haren dinamikan eragindako aldaketa: alde batetik, ahalik minik txikiena hartzeko eta, bestetik, teknikan zehar edo teknika amaitutakoan berriro erasotzeko aukera izateko (horri dario budoren kutsua).
Hala ere, hirugarren arrazoia dago: ukek ere ulertzen du harmonia dela torik bere mugimenduarekin eragiten dion gatazka konpontzeko bide bakarra.

Hace tiempo que no escribo nada. Y el mero hecho de pensar que alguien podía entrar en el blog me daba vergüenza. Por eso, y porque es enloquecedor no poder exorcizar de alguna manera los pensamientos que me rondan la cabeza, la necesidad ha sido mayor que la pereza.
Desde que empecé a dar clases, he tendido a la simplificación, y me parece que es el camino, pero he simplificado demasiado: he simplificado demasiado lexplicaciones, técnicas, movimientos… Pero no para bien del aikido, sino para facilitar el trabajo a los alumnos, y eso les ha perjudicado, sin duda, porque han asimilado una serie de conocimientos fraccionados. He pensado en ello y he decidido empezar a llenar los huecos. Si no, no hay armonía, y sin armonía, aikido pierde su esencia, y sin esencia, no hay aikido. Y mientras pensaba en la armonía, recordé que en ella se basa precisamente aikido, y que la armonía es la metáfora de lo que O Sensei quería conseguir: la paz. Todos sabemos que a tori corresponde la responsabilizar de lograr la armonía, que debe aceptar el ataque de uke, armonizarse con él y redirigirlo. Pero la labor de uke no es menos importante. Siempre he pensado que uke acepta por dos razones el cambio que tori genera en su dinámica: por una parte, para recibir el menor daño posible y, por otra, para poder atacar de nuevo, durante la ejecución de la técnica o cuando finaliza ésta (la intención de budo).
Sin embargo, hay una tercera razón: uke también entiende que la armonía es el único camino para resolver el conflicto que ahora le propone tori.

No hay comentarios: