11 mayo 2006

Mai VI. La eterna pregunta / Betiko kontua

¿Cuántas veces habremos de escuchar que el aikido no sirve para defenderse? Es la típica pregunta de los alumnos nuevos y personas que acuden al dojo a probar una clase; aunque no la digan en alto, está en su cabeza. Yo tengo la costumbre de empezar por lo fácil y luego ir profundizando, como si estuviera buscando un tesoro, haciendo el agujero cada vez más profundo. Por eso, siempre tengo la misma respuesta para esa pregunta: en el dojo aprenderás que la fuerza no sirve, que hay muchas maneras de solucionar un conflicto sin causar daño a nadie. ¿Por qué no utilizar eso en nuestra vida cotidiana? Luego, el que quiera podrá leer sobre Ueshiba, el aikido, la filosofía y demás, y hará su agujero en busca del tesoro. Parece que los hombres, para ser verdaderos hombres, tenemos que arreglar ciertas cosas a base de fuerza, que hasta el artesano más fino también se enfada y tiene ganas de romper algo. Sin entrar en casos extremos, estoy seguro de que, en casi todos los casos, cuando surge un conflicto (y dicho más claro, cuando alguien nos quiere sacudir), podemos darnos la vuelta y marcharnos. Pero, claro, eso sólo lo hacen los cobardes; es mejor arriesgarse a recibir un par de tortas. Y cuando el conflicto es inevitable, apostaría a que en más de una ocasión podemos usar las palabras, sin tener que demostrar a nadie la dureza de nuestros puños. Por lo tanto, ¿cuándo es realmente imprescindible luchar? En última instancia, ¡ésa es la respuesta! En última instancia. Y entonces, gracias al aikido, podemos salir salir bien sin hacer daño a nadie (o causando el menor daño posible).
Viendo cómo aikido puede promover esa actitud, no entiendo por qué los dojos no están llenos de gente. Es un misterio. Pero no vale la pena intentar aclarar esos misterios. En Zarautz la clase empieza a las 19:30 y, a esa hora, los bares están a tope. ¿Por qué? No lo sé, es un misterio. En verano, la excusa es el calor; en invierno el frío; en primavera, las alergias; y en otoño la apatía. ¿Por qué? Es un misterio. Y no seré yo quien pierda el tiempo resolviéndolo.

Zenbat aldiz entzun behar dugu aikidok ez duela balio nork bere burua defendatzeko? Ikasle berrien edo klase bat probatzera dojora hurbiltzen direnen ohiko galdera da, hitz bihurtuta ez bada, buruan darabiltena. Nik errazetik hasteko joera daukat, eta, ondoren, sakontzen joaten naiz, altxor bat bilatuko banu legez, zuloa gero eta sakonagoa egiten. Horregatik, beti daukat galdera edo kezka horretarako erantzun berbera: dojoan ikasiko duzu indarrak ez duela ezertarako balio, gatazkak konpontzeko inori kalterik egin gabe beste hainbat modu daudela. Zergatik ez hori hartu eta eguneroko bizitzan erabili? Gero, nahi duenak Ueshibari, aikidori, filosofiari eta abarri buruz irakurriko du, eta altxorraren bila bere zuloa egingo. Ematen du gizonok, benetako gizonak izateko, indarrez konpondu behar ditugula zenbait gauza, artisaurik finena ere haserretu eta zerbait apurtzeko gogoa duela. Muturreko adibideetan sartu gabe, seguru nago, ia-ia gehienetan, gatazka sortzen denean (edo, gordinago esanda, baten batek astindu nahi gaituenean), buelta eman eta alde egiteko aukera dugula. Baina, jakina, hori koldarrek soilik egiten dute; hobe da muturreko ederrak hartzeko arriskua! Eta gatazkari ihes egiteko aukerarik ez dagoenean, apustu egingo nuke behin baino gehiagotan hitzak erabil ditzakegula, inori zelango ukabil sendoak ditugun frogatu beharrik gabe. Hortaz, noiz da bene-benetan ezinbestekoa borroka egitea? Azken beltzean, horra erantzuna! Azken beltzean. Eta orduan, aikidori esker, inori kalterik egin gabe (edo ahalik kalterik txikiena eginda) onik atera gaitezke.
Aikidok horrelako portaera susta dezakeela ikusita, ez dut ulertzen zergatik ez dauden dojo guztiak jendez beteta. Misterio bat da. Baina ez dut uste merezi duenik horrelako misterioak argitzen saiatzea. Zarautzen, 19:30ean hasten da klasea, eta, ordu horretan, inguruko tabernak lepo daude. Zergatik? Ez dakit, misterio bat da. Udan, beroa da aitzakia; neguan, hotza; udaberrian, alergiak; eta udazkenean, apatia. Zergatik? Misterio bat da. Eta ez naiz ni hura argitzen denbora galduko duena.