28 abril 2006

Ap V. Mestizaje / Mestizajea

En el curso de Franck Noël conocí a un aikidoka de Baiona que lleva 20 años viviendo en Pamplona. Me dijo que en julio iba a abrir un dojo, un lugar de encuentro de los aikidokas de Navarra y de las provincias de alrededor. Por lo visto, como en otros muchos sitios, también en Navarra está un poco revuelto el mundo del aikido. Y aquel agradable hombre, cansado de la situación, ha elegido el camino de la armonía. Estuvimos hablando sobre eso. Es una palabra que está en boca de todo aikidoka. Si contáramos las veces que se pronuncia en un dojo en una semana, nos sorprenderíamos. Pero a eso se limita esa supuesta armonía, pues percibimos lo contrario al hablar con la gente: un profesor prohibe a sus alumnos acudir a las clases de otros, los de una federación o asociación no tienen en cuenta a las demás…
Siento una gran lástima, y me da miedo que esa gran contradicción se nos trague. En Francia, por lo visto, se han unido. Aquí, por el momento, parece imposible. De cualquier modo, como intento llevar el aikido a mi vida cotidiana, tengo claro que daré a mis alumnos la misma libertad que tuve yo. Desde que empecé a aprender aikido en Leioa, Javi Lopez de Lacalle, nuestro profesor, apostó por el mestizaje: desde el principio, nos llevó a los dojos de los principales maestros vizcaínos. Gracias a ese aikidoka excelente, pude aprender de Juan Pedro Poderoso, Iñaki Sánchez y de Jesús Mª Vázquez. Un lujo increíble. Eso no quiere decir que se aprenda más rápido o que se haga un aikido mejor. Da la oportunidad de conocer varios puntos de vista y, en muchas ocasiones, ahí está la respuesta: desde otra perspectiva, la forma y el color de un objeto pueden cambiar y es posible que, de repente, aparezca ante nuestros ojos aquello que no hemos visto en nuestra obcecación. Las consecuencias de ese mestizaje son tan claras como en cualquier otro ámbito (cultura, arte, etc.): apertura de mente, libertad, riqueza, seguridad, experiencia, flexibilidad… En definitiva, si todos los días comes, bebes, haces, piensas o sientes lo mismo, ¿qué clase de vida es la que tienes?
Debo agradecer de todo corazón a Jabitxu. Ahora vivo en Zarauz y no me puedo acercar a sus clases, pero siempre será mi maestro. Me enseñó bien a conocer a través del aikido qué clase de persona soy, me puso en el camino correcto, y sé a ciencia cierta que me tiene por un hijo y que me daría cualquier cosa que le pidiese. En el ámbito del aikido, se ha portado como un padre conmigo y, para mí, es un ejemplo a seguir.

Franck Noëlen ikastaroan, Iruñan 20 urte bizitzen daraman baionar bat ezagutu nuen. Uztailean dojo bat irekitzeko asmoa zuela esan zidan, Nafarroako eta inguruko leku guztietako aikidoken topaketa leku izan zedin; dirudienez, Nafarroan, leku askotan bezala, oso nahaspilatsu dabil aikido mundua. Eta gizon atsegin hark, egoera horretaz nazkatuta, harmoniaren bidea aukeratu du. Horri buruz hitz egin genuen. Harmonia hitza aikidoka ororen ahotan dago. Dojo batean astebetean hitz hori zenbat aldiz aipatzen den zenbatuz gero, harritu egingo ginateke. Baina horretara mugatzen da delako harmonia, bestelakoaz jabetzen baikara jendearekin berba egiterakoan: irakasle batek ikasleei debekatzen die beste irakasle batzuen eskoletara joatea, federazio edo elkarte batekoek ez dituzte besteetakoak aintzat hartzen…
Izugarrizko pena sentitzen dut, eta beldur naiz kontraesan erraldoi horrek irentsiko ote gaituen. Frantzian, elkartu omen dira azkenean. Euskal Herrian, oraingoz, ezinezkoa dirudi. Edozelan ere, aikido nire eguneroko bizitzara eramaten saiatzen naizen aldetik, argi daukat nik izan nuen askatasuna emango diedala nire ikasleei. Leioan aikido egiten hasi nintzenetik, mestizajearen aldeko apustua egin zuen Javi Lopez De Lacalle gure maisuak: hasiera-hasieratik, Bizkaiko irakasle nagusien dojoetara eraman gintuen. Aikidoka bikain hari esker, Juan Pedro Poderoso, Iñaki Sanchez eta Jesus M. Vazquezen eskoletan izan naiz. Itzelezko luxua. Horrek ez du esan nahi azkarrago ikasten dela edo aikido hobea egitea lortzen dela. Hainbat ikuspuntu ezagutzeko aukera ematen du, eta hor dago, askotan, erantzuna: beste ikuspuntu batetik ikusita, objektu baten itxura eta kolorea aldatu egin daitezke, eta, agian, egoskorkeriaren ondorioz ikusi ez duguna bat-batean agertuko da gure begien aurrean. Horrelako mestizaje esperientzien ondorioak agerikoak dira, beste edozein arlotan legez (kulturan, artean, etab): buru irekitasuna, askatasuna, aberastasuna, segurtasuna, eskarmentua, malgutasuna… Azken batean, egunero gauza bera jan, edan, egin, pentsatu edo sentitzen baduzu, zer-nolako bizitza duzu?
Eskerrik beroenak eman behar dizkiot Jabitxuri, bihotz-bihotzez. Orain, Zarautzen bizi naiz, eta ezin dut haren klaseetara hurbildu, baina beti izango da nire maisua. Ondo erakutsi zidan aikidoren bidez zer-nolako pertsona naizen ezagutzen, bide egokian jarri ninduen, eta jakin badakit semetzat hartu nauela eta zernahi eskatu eta hura emango didala. Aikidoren munduan, aita bat legez jokatu du nirekin, eta, niretzat, jarraitu beharreko eredua da.

No hay comentarios: