22 abril 2006

Ap IV. Una pequeña reflexion / Hausnarketa txiki bat

Ayer, sin darme cuenta, terminé tarde la clase; exactamente, quince minutos tarde. En el último momento, se abrió la puerta y apareció la cara de Manolo. Hace labores de mantenimiento en el polideportivo; por las noches, limpia los vestuarios cuando acaban las actividades. No sabía que también hubiera clase de aikido los viernes y se había sorprendido al ver ropa en nuestro vestuario. Le dije que acabaríamos enseguida y, cuando cerró la puerta, dije en broma: “éste no tiene ganas de trabajar”. La mayoría conoce a Manolo y creí que todos habían entendido mi broma. Acabé la clase, nos duchamos y salí del vestuario con uno de los alumnos nuevos. Vimos a Manolo en un vestuario y me acerqué a disculparme por terminar tarde. Él dijo que no pasaba nada, que había abierto la puerta del dojo para asegurarse de que estábamos allí, no para darnos prisa. Sin embargo, le pedí perdón y le dije que en adelante saldríamos del dojo a las nueve en punto.
El alumno nuevo me estaba esperando. Llegué hasta él y le expliqué que teníamos que ser amigos de Manolo y llevarnos bien con él. El alumno nuevo, en cambio, no lo entendía así. En su opinión, si Manolo tenía que trabajar hasta las diez o las once, tenía que quedarse sin rechistar. Si no, ya había mucha gente dispuesta a trabajar. En aikido, los “conflictos” dentro del dojo se resuelven a través de la armonía, y le expliqué que fuera del dojo debemos tener la misma actitud. No nos cuesta nada llevarnos bien con Manolo o con cualquiera, sonreír y decir algunas palabras amables. Si actuamos así, nos irá todo mejor. “Visto así, se entiende”. Sí, por supuesto.

Atzo, konturatu gabe, berandu amaitu nuen klasea; hain zuzen, hamabost minutuko atzerapenarekin. Azken momentuan, atea ireki zen eta hara non Manoloren aurpegia ikusten dugun. Mantentze lanetan aritzen da kiroldegian, eta aldagelak garbitzen ditu gauetan, denok amaitzen dugunean. Ez zekien ostiraletan ere klasea zegoela eta harritu egin zen arropa gure aldagelan ikustean. Berehala amaituko genuela esan nion eta, atea itxi zuenean, txantxetan esan nuen: “honek ez du lan egiteko gogo handirik”. Ikasle gehienek ezagutzen dute Manolo, eta uste izan nuen denek ulertu zutela nire broma. Klasea amaitu, dutxatu eta aldagelatik irten nintzen, ikasle berri batekin batera. Manolo ikusi genuen aldagela batean eta berandu ateratzeagatik barkamena eskatzeko hurbildu nintzaion. Manolok esan zidan ez zela ezer pasatzen, dojoko atea ireki zuela gu bertan geundela egiaztatzeko, ez guri presa emateko. Hala ere, barkatzeko eskatu nion, eta aurrerantzean dojotik bederatzietan puntu-puntuan irtengo ginela agindu.
Ikasle berria nire zain zegoen. Harengana hurbildu eta Manoloren lagunak izan eta harekin ondo moldatu behar genuela azaldu nion. Ikasle berriak ez zuen horrela ulertzen. Haren ustez, Manolok hamarrak edo hamaikak arte lan egin behar bazuen, bertan geratu behar zuen, txintik esan gabe. Bestela, jende asko bazegoen lan egiteko prest. Aikidon, harmoniaren bidez konpontzen dira dojoaren barruko “gatazkak”, eta dojotik kanpo jarrera bera izan behar dugula azaldu nion: ez zaigu ezer kostatzen Manolorekin eta edonorekin ondo eramatea, irribarre egitea eta hitz atsegin batzuk egitea. Horrela jokatuz gero, hobeto joango zaigu dena. “Horrela ikusita, ulertu egiten da”. Bai, jakina.

No hay comentarios: