22 abril 2006

Ap III. FRANCK NOEL (y siguiente semana/eta hurrengo astea)

Cuatro días sin poder conectarme a Internet, aunque lo hemos podido arreglar por fin. Afortunadamente, no soy un cyberadicto y, si no fuera por las ganas que tengo de escribir este blog, estaría de lo más tranquilo desconectado. Ayer di clase de aikido en Zarautz. La idea del curso gratuito de iniciación ha sido buena idea: se han apuntado cinco. Habrá que ver si siguen. Ganas ya ponen, por lo menos. Lo único realmente necesario para hacer aikido ez la paciencia, y eso no se vende en ningún sitio: es una flor que florece despacio y hay que cuidarla para hacer cualquier actividad y, en especial, para hacer aikido. De esos cinco alumnos nuevos, cuatro llevan todo el mes en el dojo. El quinto empezó ayer mismo. Mientras los demás trabajaban las técnicas, él tenía que aprender los movimientos básicos y a hacer las caídas. Me di cuenta de que se detenía a menudo para mirar a los compañeros. Al final de la clase, le pregunté por sus impresiones. Y me dijo que tenía treinta y dos años (“ya tengo una edad”) y que no creía estar dispuesto a empezar de cero en alguna actividad.
Es cierto que a partir de determinada edad nos cuesta más aprender, pero con esa actitud es difícil empezar algo y progresar. Nosotros ponemos las excusas, nosotros nos limitamos… El fin de semana, los que estuvimos en el curso de Franck Noël vimos a muchas personas de más de sesenta años, de todos los grados, y no creo que ellos anden buscando excusas para no tener una vida activa. Y era difícil para los cinturones blancos de esa edad comprender lo que explicaba Noël sensei. ¡Era difícil para todos! Mucha información en poco tiempo. Por suerte, algunos podremos profundizar en sus enseñanzas. El curso fue espectacular, increíble, muy bueno. Franck Noël me ha dado muy buena impresión. No sabía qué tipo de aikido hace. Le he visto traduciendo a Endo en el curso anual de Toulousse, pero nada más. Y ha sido una experiencia muy agradable. Es muy tradicional en las formas, al entrar y salir del tatami, para hacer el calentamiento… Y es muy serio, pero con un bonito toque de humor. Haciendo aikido, en cierto modo me recuerda a Endo, pero Noël lleva casi cuarenta años haciendo aikido, estuvo ocho años en Japón y, claro, ha estudiado con muchos maestros: con Doshu Kisshomaru Ueshiba, Yamaguchi sensei, Saotome sensei, Ozawa sensei… Me gustó mucho el curso. Sobre todo, trabajó conceptos relacionados con el centro, muy básicos, por lo tanto: las manos siempre delante del cuerpo, codos cerrados (“como una motocicleta” me dijo en castellano, con ese gracioso acento francés), atemis, desequilibrio de uke (kuzushi)… Siguiendo sus explicaciones, las técnicas son muy suaves y fluidas, se trabaja muy cerca de uke pero sin forzarlo, sin la más mínima fuerza. Tuve una gran sensación de control. Noël me ha cambiado varios chips, y se lo agradezco.
Es muy difícil en este lado de la frontera tener noticia de los cursos de Noël senesei, pero vale la pena. Yo, desde luego, tengo intención de ir a sus cursos siempre que pueda. A propósito, el 22 y 23 de este mes estará en Valencia, aunque esa información no figura en su página web. Además, hace muchos cursos en toda Francia. Alguno será cerca de la frontera.
Cuando íbamos al coche nos cruzamos con él. “Merci beaucoup” le dije, y él, “de rien. Hasta la pgoximá”. Espero que sea así.

Lau egun Internet zerbitzurik gabe. Azkenean, konpontzea lortu dugu. Eskerrak ez naizela cyberadiktoa eta, bloga idazteko kristoren gogoak izan ez banitu, lasai asko egongo nintzatekeen konektatuta egon gabe. Atzo, aikido klasea neukan Zarautzen. Doako ikastaroa egitea ideia ona izan da: bost mutil etorri dira klasea probatzera. Ikusi beharko dugu ea jarraitzen duten. Gogoak badituzte, bederen. Aikido egiteko behar den dohain bakarra pazientzia da, eta pazientzia ez da inon saltzen: pixkanaka hazten den lorea da, eta zaindu egin behar dugu egin nahi dugun edozertarako eta, bereziki, aikido egiteko. Bost ikasle berrietatik lauk bi aste daramatzate dojoan, eta bosgarrena atzo bertan hasi zen. Beste guztiek teknikak lantzen zituzten bitartean, hark mugimenduak eta erorketak nola egin ikasi behar izan zuen. Ohartu nintzen askotan gelditu eta besteei begira jartzen zela. Klasearen amaieran, ikusi zuena zer iruditu zitzaion galdetu nion. Eta esan zidan hogeita hamabi urte zituela (“ya tengo una edad”) eta ez zuela uste jarduera berri bat egiten zerotik hasteko prest egongo zenik.
Egia da adin jakin batetik aurrera gehiago kostatzen dela ikastea, baina, egia esan, mutil haren jarrerarekin, zaila da zerbait egiten hasi eta aurrerapenak egitea. Guk jartzen ditugu aitzakiak, guk mugatzen dugu geure burua… Asteburuan, Franck Noëlen ikastaroan egon ginenok hirurogei urtetik gorako pertsona asko ikusi genituen tatamian, gerriko guztietakoak, eta ez dut uste haiek bizitza aktiboa ez izateko aitzakia bila dabiltzanik. Eta zaila zen adin horretako gerriko zurientzat Noël senseik azaltzen zuena ulertzea. Denontzat izan zen zaila, ordea! Izan ere, informazio asko da oso denbora gutxian. Zorionez, batzuok ikasitakoan sakontzeko aukera izango dugu. Ikastaroa ikusgarria izan zen, itzela, izugarri ona. Franck Noëlek oso inpresio ona eman dit. Ez nekien nolako aikido egiten zuen. Endo senseiren Tolosako (Toulousse) ikastaroetan itzultzaile lanetan ikusita neukan, baina besterik ez. Eta oso esperientzia atsegina izan da. Oso tradizionala da formetan, tatamian sartzeko, irteteko, beroketa egiteko… Eta oso serioa da, baina humore ukitu polit batekin. Aikido egiten, neurri batean, Endo ekarri zidan gogora, baina ia berrogei urte daramatza aikido egiten, zortzi urte eman zituen Japonian, eta, jakina, maisu askorekin ikasteko aukera izan du; besteak beste, Doshu Kisshomaru Ueshibarekin, Yamaguchi, Saotome eta Ozawa senseiekin ikasi du. Asko gustatu zitzaidan ikastaroa. Batez ere, zentroarekin lotutako kontzeptuak landu zituen, oinarri-oinarrizkoak, beraz: eskuak beti gorputzaren aurrean, ukondoak itxita (“como una motocicleta” esan zidan, erdaraz, frantses azentu xelebre horrekin), atemiak, ukeren desoreka (kuzushi)… Haren azalpenei jarraituta, oso suabe, arin eta erraz egiten dira teknikak, ukerengandik oso gertu baina hura behartu gabe, indar izpirik gabe, eta kontrol irudipen handia neukan. Zenbait txip aldatu zizkidan Noëlek, eta eskertu egiten diot.
Oso zaila da hegoaldean Noël senseiren ikastaroen berri izatea, baina merezi du. Nik, zalantzarik gabe, errepikatzeko asmoa daukat. Hain zuzen, hilaren 22 eta 23an Valentzian izango da, nahiz eta informazio hori haren web orrian agertu ez. Horrez gain, askotan egiten ditu ikastaroak Frantzian zehar. Horietako bat mugatik hurbil izango da!
“Merci beaucoup” esan nion kotxera gindoazela harekin gurutzatzean. Eta hark, “de rien. Hasta la pgoximá”. Halaxe izango delakoan…

No hay comentarios: