14 abril 2006

Ap II.

Dicen que los hombres tienen un pensamiento sobre sexo cada diez segundos. Me parece demasiado, pero posible, porque yo los tengo sobre aikido. Todo lo que veo, oigo o siento (o casi todo) lo analizo bajo la perspectiva de aikido. Por ejemplo, anteayer, 12 de abril, en el suplemento deportivo de un periódico guipuzcoano, aparecía la entrevista a un joven judoka que acaba de ganar el Campeonato de España en su categoria. Cuando le preguntaron por su mayor virtud, respondió lo siguiente: “soy muy fuerte y en judo con la fuerza mueves al contrario, y con la técnica lo derribas”. Enseguida pensé que estaba equivocado. Pero no es culpa suya pensar de esa manera; quizá, como en judo y otras muchas artes marciales hay que demostrar mediante campeonatos y combates quién es el mejor, no se les enseña adecuadamente a los jóvenes. ¿Cómo resolverá todo ese campeón de España? Con fuerza y técnica; por lo menos, hasta que se de cuenta de que algún día esa fuerza desaparecerá, y la fuerza no dura para siempre. ¿Y si aprendiera bien que judo es la vía de la flexibilidad? Sé que es demasiado generalizar, pero es una realidad.
No creo que aikido sea mejor que el resto de artes marciales. También muchos aikidodas usan la fuerza y también están equivocados. Trasladan al dojo la manera más extendida en esta sociedad de resolver problemas, en lugar de llevar a su vida lo que aikido les muestra. De hecho, ¿cómo se hacen las cosas en este nuestro mundo “civilizado”? Rápido, a la fuerza, con egoísmo, sin pensar en los demás (pero con la excusa de ayudarles), sin tener en cuenta el futuro… Si cualquier cosa –sea aikido, sea punto de cruz, sea puenting– me da la oportunidad de mejorar algún aspecto de mi vida, lo agradeceré, y ¡adelante!
Mañana y hasta el lunes voy a Anglet (Baiona) a un curso de Franck Noel sensei. Es 7º dan por Aikikai y alumno directo de Seishiro Endo. Además de aprender un montón, disfrutaré muchísimo.

Gizonek sexuari buruzko pentsamendu bat omen dute hamar segundoan behin. Hori gehiegi dela iruditzen zait, baina posiblea da, ze nik aikidori buruzkoak ditut. Ikusten, entzuten eta sentitzen dudan guztia (edo ia guztia) aikidoren ikuspegitik aztertzen dut. Adibidez, herenegun, hilaren 12an, Gipuzkoako egunkari bateko kirol gehigarrian, elkarrizketa egiten zioten duela gutxi bere kategorian Espainiako Txapelketa irabazi duen judoka gazte bati. Bere dohain nagusiaz galdetu ziotenean, hau erantzun zuen: “oso indartsua naiz eta judon indarrarekin mugitzen duzu arerioa, eta teknikarekin lurrera botatzen duzu”. Berehala pentsatu nuen oker zegoela. Baina horrela pentsatzea ez da haren errua; agian, judon eta beste arte martzial askotan txapelketen eta borroken bidez nor baino nor den frogatu beharra dagoenez, ez diete gazteei behar bezala irakasten. Espainiako txapeldun hark nola konponduko du dena? Indarrez eta teknikaz; behintzat, egunen batean indarra desagertu egingo zaiola ulertzen duen arte, eta indarrak ez du betirako irauten. Eta ondo ikasiko balu judo malgutasunaren bidea dela? Badakit ideia orokorregia dela, baina errealitate bat da.
Ez dut uste aikido gainontzeko arte martzialak baino hobea denik. Aikidon ere askok eta askok indarra erabiltzen dute eta horiek ere oker dabiltza. Gizarte honetan arazoak konpontzeko modurik hedatuena eramaten dute dojora, eta ez aikidok irakasten duena beren eguneroko bizitzara. Eta, hain zuzen, gure mundu “zibilizatu” honetan, nola egiten dira gauzak? Azkar, indarrez, norberekeriaz, besteengan pentsatu gabe (baina besteei laguntzeko aitzakiaz), etorkizuna aintzat hartu gabe… Edozer gauzak –dela aikido, dela gurutze puntua, dela puentinga– bizitzako alderdiren batean hobetzeko aukera ematen badit, eskertu egingo dut, eta aurrera!
Bihar eta astelehenera arte Angelura noa, Franck Noel senseiren aikido ikastarora. Aikikaiko 7. dana du eta Seishiro Endoren zuzeneko ikaslea. Asko ikasteaz gainera, izugarri gozatuko dut.

No hay comentarios: