13 abril 2006

Ap I.

Hoy inauguro este blog o diario y, para empezar, quiero dar la bienvenida a todos aquellos que hayan entrado, queriendo o por casualidad.
Doy clases de aikido en Zarautz (Gipuzkoa) a un pequeño pero fiel grupo de alumnos. Además, sigo aprendiendo en el Aikido Club Amagoia de San Sebastián; de hecho, la formación continua también es muy necesaria en los dojos
Tengo que reconocer que la mayoría de mis pensamientos del día giran en torno al aikido: cómo mejorar tal movimiento, cómo enseñar tal técnica, cuánto cambiaría el comportamiento y la actitud de cualquier persona si practicara aikido… No sé si es bueno o no, pero no me importa, porque mi vida y, sobre todo, mi vida interior ha cambiado muchísimo desde que empecé a hacer aikido hace doce años.
Gracias a aikido, porque intento utilizar en mi vida cotidiana los mecanismos que aikido pone a mi disposición para resolver conflictos sin usar la fuerza ni la violencia (vamos, sin enfadarme y dejar que eso me domine), soy una persona mejor, más equilibrada, más tranquila, más disciplinada, más flexible (de cuerpo y mente), más segura… Le debo mucho a aikido y le pago como mejor puedo. Una manera es ayudar a su expansión (desde mis humildes capacidades), dar a los demás la oportunidad de mejorar como yo he hecho, y otra, mucho más humilde que la anterior, publicar mis reflexiones en este diario. Será una gran ayuda para mí poder poner mis pensamientos en orden, y espero que sea válido para alguien más.

Gaur ematen diot hasiera blog edo egunkari honi eta, lehenengo eta behin, ondoetorria eman nahi diet borondatez edo kasualitatez sartu diren guztiei.
Aikido eskolak ematen dizkiot ikasle talde txiki baina zintzo bati Zarautzen (Gipuzkoa), eta, horrez gain, eskolak hartzen jarraitzen dut Donostiako Aikido Club Amagoian; izan ere, etengabeko prestakuntza behar-beharrezkoa da, baita dojoetan ere.
Aitortu behar dut nire eguneko pentsamendu gehienak aikidori buruzkoak direla: halako mugimendua nola hobetu, halako teknika nola irakatsi, kaleko edozein pertsonaren portaera eta jarrera nola aldatuko liratekeen aikido eginez gero… Ez dakit hori ona edo txarra den, baina ez dit ardura, duela hamabi urte aikido egiten hasi nintzenetik hona nire bizitza eta, bereziki, barne bizitza izugarri aldatu delako.
Aikidori esker, aikidok gatazkak indarrik eta biolentziarik gabe konpontzeko eskaintzen dizkigun tresnak eguneroko bizitzan erabiltzen saiatzen naizenez (hots, haserretu gabe eta haserreak ni hartu gabe), pertsona hobea naiz, orekatuagoa, lasaiagoa, diziplinatuagoa, buruz eta gorputzez malguagoa, seguruagoa… Asko zor diot aikidori eta ahal dudan moduan ordaintzen diot. Modu horietako bat aikido hedatzen laguntzea da (nire ahalmen apaletik), besteei nik izan dudan hobekuntza izateko aukera ematea, eta beste bat, aurrekoa baino askozaz apalagoa, blog honetan nire gogoetak argitaratzea. Laguntza handia izango da niretzat nire pentsamenduak antolatuta izatea, eta espero dut besteren batentzat ere baliagarria izatea.

No hay comentarios: